NIRI BURUZ

ARAXen atzean dagoen pertsona Iban Martin da, edo Lemy River, musika lan guztiak sinatzen dituen bezala. Iban musikari, multiinstrumentista, konpositore, ekoizle eta soinu teknikari gipuzkoarra da.

Peachy Joke taldeko kide sortzailea da, zeinekin Espainian zehar jo duen, Baleare eta Kanariar uharteak barne, eta baita Frantzian, Italian eta Andorran zehar hainbat bira egin dituena. Nabarmentzekoa da Bartzelonan ZZtop edota The Gaslight Anthem taldeen teloneatzaile izana.

Kontzertuez gain, hainbat lehiaketa irabazi dituzte, urte berean Festimad eta Villa de Madrid irabazi dituen Espainiako lehen taldea izan ziren.

Ekoizle gisa beste artista batzuen disko ugaritan ere parte hartu du, ia beti sormenean lagunduz, eta hala nola moldaketak, letrak eta instrumentu bakoitzaren soinu testurak sortzen.

Urte luzez estudioko lana beste lan batzuekin uztartu ostean, 2016az geroztik bere pasioan guztiz lan egiteko jauzia eman zuen eta 2023an estudioa zabaldu zuen, ARAX sortuz.


Scroll to Top