GR∆B∆KETAN · M∆H∆SKET∆ · EKØISPEN∆ · KØMPOSAKET∆ · MUSIK∆-MOLD∆KETEN GR∆B∆KET∆ · ENTSEGU GEL∆K

GRABAKETAN

Behar duzun bakarra zure abestiak grabatzea bada, arazorik ez, dena modu guztiz profesionalean eta goi mailako ekipoarekin grabatuko dugu. ARAXen grabaketa aukera desberdinak eskaintzen dizkizugu. Instrumentu bakoitza bereizita edo hainbat instrumentu aldi berean.

Grabaketa gelaren tamainari esker talde oso bat aldi berean grabatzea posible dugu, hau proiektu batzuentzat oso egokia da, grabaketa denbora dezente murriztu daitekeelako eta emaitza oso ona baita, batez ere jazz, blues, rock, folk… bezalako estilo klasikoetan.

Talde oso baten zuzeneko grabazioa:

Pistaren araberako grabaketa:

EKOIZPENA

Zaindutako ekoizpen bat izatea funtsezkoa da disko batentzat. Askotan konpositorearentzat zaila erabaki tekniko eta estetiko egokienak hartzea abestiekin duen lotura emozionalagatik. ARAXen zure lanarekiko dugun kanpotiko ikuspegia lagungarri izan daitekeela uste dugu.
En ARAX estudios creemos que una visión externa de tu trabajo puede ser de gran ayuda.

Horregatik, grabaketarekin zerikusia duen guztian lagunduko dizugu. Beharrezkoa balitz, aurreprodukzioarekin hasiko ginateke. Abestien oinarrizko gakoak grabatu aurretik lantzean datza. Behar izanez gero, tempo, egitura, tonalitate... aldaketak proposatuko dizkizugu grabazioa ahalik eta ondoen egiteko.

Eta ekoizpena. Behin grabatzen hasita xehetasunak zaintzea gustatzen zaigu. Horretarako, instrumentu bakoitzarentzat soinu aukera desberdinak proposatuko dizkizugu. Eta zure konposaketak moldaketak behar baditu, ideiaren bat daduzu baina ez badakizu nola barneratu, edota musikariak behar badituzu proiektua burutzeko, arazorik ez! ARAX Estudiosen lagun zaitzakegu.

NAHASKETA

Eskeintzen dugun beste zerbitzu bat, ARAXen grabatutako lanak eta beste estudio batzuetan grabatutako lanak nahastea da. Etxeko estudioan grabatu duten musikariei laguntzea eta beren nahasketak beste maila batera eramatea ere asko gustatzen zaigu.

Ejemplos:

KOMPOSAKETA

ARAXen eskarmentu handia dugu enkargupeko konposaketak burutzen, iragarkietarako, dokumentaletarako, film laburretarako, konpanientzat... Baita beste artistentzako musika baseak egiten ere, instrumenturen bat jotzen ez dakiten edo nahi ez duten abeslarientzat, edo raperoentzat, adibidez.

ENTSEGU GELAK

4 entsegu-gela dauzkagu, guztiz isolatuak eta insonorizatuak.
Hileroko edo orduzko alokairuekin. Haien tarifak edo eskuragai dauden jakiteko, galdetuiguzu.

ARAX Estudioak sua, ura, airea eta lurra 4 elementuak biltzen ditu unitate gisa eta mota guztietako musika-jardueren erdigune da. Non grabaketak, konposaketak, nahasketak edo entseguak soinu bakoitzaren izaera ematen dio.

Scroll to Top