INSTALAZIOAK

200 m2 baino gehiago dauzkagu gure instalazioetan, espazio ezberdinetan banatuta. Sarbidea erraza da ta normalean ez dago arazorik atean aparkatu nahi izanez gero.

Grabaketa gelak 40 m2 eta 4,5 metroko altuera ditu. Oso espazio zabal eta argitsua da, non zuzeneko taldeak edo bakarkako instrumentuak grabatu daitezkeen. Bere tamainak reverb natural oso atsegina ematen digu, instrumentu elektrikoak zein instrumentu akustikoak grabatzeko.

Kontrol gelak 16 m2 ditu eta grabazio aretoarekin leiho akustiko baten bidez konektatuta dago. Gela honek nahasteko ezin hobea den akustika oso lehor eta kontrolatua dauka.

Ahots kabina 5 m2-ko eta akustika lehorreko gela txikia da, ahotsak grabatzeko oso aproposa. Gitarrak edo baxuak bezalako instrumentu elektrikoak berranplifikatzeko ere erabiltzen dugu.

EKIPAMENDUAK

Estudioan instrumentu ugari ditugu zure eskura. Goi-mailako bateria, afinatua eta grabatzeko prest. Gitarra eta baxu desberdinak ere baditugu, baita anplifikadore, teklatu, bateria eta perkusio ugari ere.

Scroll to Top